Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/01/30
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Gida-baimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenak saritu dituzte Buruntzaldean 

Zozketa Urnietako Lekaio kultur etxean egin zuten udal eta auto-eskoletako ordezkariek
Zozketa Urnietako Lekaio kultur etxean egin zuten udal eta auto-eskoletako ordezkariek
 Lide Redondo, Leire Sevillano eta Andoni Saizar hernaniarrek jasoko dute 400 euroko sari bana

2016an zehar 96 pertsonek atera dute Buruntzaldean gida-baimenaren atal teorikoa euskaraz. Horien artean zozketa egin zuten urtarrilaren 27an, Urnietako Lekaio kultur etxean, eta 10 lagun izan dira irabazleak.

Hamar horietako hiru hernaniarrak dira: Lide Redondo (Hernani autoeskola), Leire Sevillano (Otamendi autoeskola) eta Andoni Saizar (Otamendi autoeskola). Sari-emate ekitaldia datorren astean egingo da Hernanin bertan.

Ekimenean Buruntzaldeko autoeskola guztiek hartu dute parte eta, joan zen astean, Urnietako Lekaio kultur etxean zozketa egin zuten Buruntzaldeko ordezkari politikoekin batera.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F