Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/03/30
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Elkarteak 

Udalaren intereserako elkarteen erregistroaren araudia

2000ko apirilaren 27ko Udalbatzak onestua. 2000ko abuztuaren 31an GAOn argitaratua.

ZIOEN AURKEZPENA

Erregistro honen asmoa da udalerrian gizarte, kultura edo kirol arloan irabazteko asmorik gabe lanean diharduten elkarte, klub eta entitateekiko harremanak koordinatzea eta udalak talde horiei ematen dizkien laguntzak bideratzea. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen 1/1993 Foru Dekretua aldatzera datorren 6/1997 Foru Arauak "Udalaren Intereserako Elkarte" izendatzea eskatzen die espreski Foru Arau horretan adierazitako onurez baliatu nahi duten taldeei.

Kontuan hartu behar da, gainera, talde hauek herritarren partaidetzaren testuinguruan eskaintzen duten lankidetza oso garrantzitsua dela erabakiak hartzerakoan eta udalaren lanaren gardentasuna bermatzerakoan. Horregatik, zenbat elkarte diren eta zein helburu eta baliabide dituzten jakiteko, Udalaren Intereserako Elkarteen Erregistroa eratzen da.

Elkarteen zerrenda

ARAUDIA

1 atala. Araudi honen helburua da gizarte, kultura, kirol eta bestelako arlotan lanean jarduteagatik udalaren interesekoak diren elkarteak biltzea, eta zenbat diren, zein helburu eta baliabide dituzten, nola osatuta dauden eta zein ordezkaritza daukaten jakitea.   8 atala. Elkarteen ardurapekoa izango da inskripziorako emandako datuak aldatuz gero haien berri ematea.
2 atala. Elkarteen erregistroa eta bere kudeaketa eta mantenimendua Udaleko Idazkaritza Orokorraren menpekoa izango da.   9 atala. Urtero-urtero, urtarrilean, elkarteek aurreko urtean egindako ekintzen memoria bidali beharko diote udalari, bai eta joan doan urteko egitarauaren aurrekontua ere.
3 atala. Erregistro honetan jasotzen diren datuak publikoak izango dira eta eskatzen dituen edonori eman ahal izango zaizkio.   10 atala. Erregistroa urtero ikuskatuko da, eta inskripzioak besterik gabe berrituko dira, interesatuek kontrakorik adierazten ez badute.
4 atala. Hernaniko udalerrian gizarte, kultura, kirol edo ongintza alorreko ekintzak bultzatzea, hobetzea eta zabaltzea helburu duten irabazteko asmorik gabeko elkarte edo entitateek eskatu ahal izango dute erregistro honetan sartzea.   11 atala. Udalak erregistroan egindako inskripzioak baliogabetu ahal izango ditu elkarteek beren helburuen kontra argi eta garbi jardun badute. Elkarteak erregistrotik kentzeko nahikoa arrazoi egon beharko du.
5 atala. Erregistroan sartzeko eskatzen duten elkarteek honako datu hauek aurkeztu beharko dituzte:
• Elkartearen estatututak.
• Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan duten zenbakia.
• Elkartearen ordezkari diren pertsonen izena.
• Elkartearen egoitza soziala.
  12 atala. Udalaren intereserako Elkarteen Udal Erregistroan sartzeak elkartea "Udalaren Intereserako Elkarte" izendatzea dakar berarekin, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzetik salbuesteko, urriaren 28ko 6/1997 Foru Arauaren arabera.
6 atala. Datu osagarri hauek aurkeztea ere baloratuko da:
• Ekintza eta egitasmoen memoria.
• Elkartea osatzen duten kideen kopurua.
  13 atala. Salbuespen horretaz baliatu nahi duten elkarteek abenduaren 31 arteko epea izango dute Erregistroan izena emateko.
7 atala. Udaleko Idazkaritza Orokorrak elkarteek emandako datuak egiaztatuko ditu, eta alkateari edo alkateak bere ordez izendatzen duen pertsonari txostena bidaliko, elkarteak erregistroan sartzeko.

Fitxategiak

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F