Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/07/28
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Nola iritsi 

Kotxez

Kotxez baldin bazatoz, herrira iristeko GI-131, GI-3410 eta GI-2132 errepideetan barrena egin dezakezu.

Trenez

RENFEren aldirietako zerbitzuak baliatuz ere iritsi zaitezke (‘Hernani’ eta ‘Hernani Herria’ geltokiak).

Autobusez

Autobusez etortzeko aukera ere baduzu, Lurraldebus konpainietako autobus-zerbitzuak baliatuz (Garayar eta Hasa konpainiek gaueko zerbitzua ere eskaintzen dute Txotx denboraldian eta udan):

Garayar 

  • Donostia-Aiete-Hernani (G1)
  • Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia (G2)
  • Andoain-Urnieta-Hernani-Ospitaleak (G3)
  •  Hernani-Ereñotzu (G6)

HASA   

  • Hernani-Astigarraga-Donostia (A1 / A2)

TSST

  • Usurbil – Zubieta – Lasarte-Oria – Urbil – Hernani (T6)

Ceferino Apezetxea

  • Hernani-Goizueta linea (HG)

Ugarte Autobusa Mikrobusa S.L

  • Hiri barruko autobusak hainbat auzo erdigunearekin lotzen ditu. Ikus ordutegia.

 

Info gehiago www.lurraldebus.eus webgunean.

 

 

 

Taxiak

Taxi zerbitzua ere badago herrian.

  • Telefonoa: 943 55 00 93
Autokarabanak

Hernaniko Udalak atseden gune hau jarri du autokarabanan bidaiatzen dutenen esku, gure herria garraiobide horretan bisitatzen duten guztientzat.

- Aparkalekua erabili ahal izateko Udaltzaingoan aparkatzeko txartela jaso behar duzu. Bertan ibilgailuaren matrikula eta autokarabanen gunean egingo den egonaldiaren datak zehaztuko dira.
Txartela ibilgailuaren aurrealdean kristalean ondo ikusteko moduan jarrita egon behar du
egonaldiak iraun bitartean.

- Udaltzaingoaren bulegoak 24 orduko ordutegia du eta bertan, aparkatzeko txartelarekin batera, Hernani herriari buruzko esku orria jasoko duzu.

Udaltzaingoaren bulegoaren kokapena: Agustindarren plaza 6 - 1. solairua Tfn: 092 edo 943 24 89 00

- Autokarabanentzako gune honetan gehienez 5 gaueko egonaldia egin ahal izango da.

- Ezingo dira autokarabanatik aulkiak, mahaia, barbakoa, etab. Bezalako elementuak atera eta, halaber, debekatua dago aparkalekuan kanpatzea.
Kanpatzea izango da ibilgailuaren perimetroa gainditzen duten elementuak zabaltzea, toldoak
adibidez. (1).

- Atsedengunea beti garbi mantenduko da. Betetzeko eta husteko bornea erabiltzean, ez isuri
likidorik arketatik kanpo. Zaindu dena garbi gera dadin. (2)

- Atsedengune honetan debekatua dago autoak garbitzea. (2)

Arauak betetzen ez badira, dagozkion santzioak ezarriko dira.

PDF formatuan deskargatu

(1) 178/1989 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Kanpinen
Antolaketari buruzkoa.
(2) Herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa
arautzen duen udal ordenantza


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F