Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/11/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Sahararen aldeko XIII Euskal Karabana martxan dago 

Sáhara

SAHARAR ILARGIERDI GORRIAREN eskakizuna kontuan hartuta "SAHARAREN ALDEKO XIII EUSKAL KARABANA:PIZTU ITXAROPENA" martxan jarri dugu.

2017ko otsailaren 25ean  Donostiatik aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetara, pairatzen duten elikagaien faltari aurre egiteko.

Jasoko diren elikagaiak: arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan eta konpresak.

Lekuak eta egunak:

Hainbat supermerkatutan: abenduaren 16an eta 17an. 2017ko otsailaren 3an eta 4an

Kultur etxean: abenduaren 2tik urtarrilaren 10era arte.

Ikastetxeetan: abenduaren 2tik 23ra arte.

Parte hartzera gonbidatzen zaitugu!!



| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F