Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Zerbitzu Gida 


GIDA IREKI

Zerbitzu telematikoak aplikazio informatikoaren bitartez gauza asko egin ditzakezu internet bidez, zauden lekuan zaudela, inora joan beharrik gabe, adibidez: Udalak zuri buruz dituen datuak kontsultatu (zergak, isunak, errolda, espedienteak, etab.), agiriak jaitsi, eskaerak egin (lizentziak, baimenak, dirulaguntza eskaerak, ikastaroetan izen emateak, etab.) eta erreklamazioak tramitatu. Eta gainera ordainketak online egin ditzakezu.

Udalaren asmoa da denborarekin zerbitzu gehiago eskaintzea eta, beraz, iradokizunak ongi etorriak izango dira. Nahi izanez gero hemen duzu horretarako aukera.

Helburua: Zerbitzu gidak Udalak Zerbitzu Telematikoetan sartu dituen tramite edo espedienteen zerrenda eskaintzen du. Horiek internet bidez kontsultatu edo izapidetu daitezke.

Eskaintzen dituen aukerak: Zerbitzu gidako Espedienteen zerrendako espedienteetako batean klik eginez gero

Prozeduraren eskuliburua: espedientearen prozedurari buruzko informazioa jasotzen da: betebeharrak, dokumentuak, kostua, ebazteko epea, administrazio isiltasuna...
Aurkeztu beharreko eskaera: Eskaera (beteta) Udaletxean aurkeztu beharko da kasu bakoitzean dagokion dokumentazioarekin batera.

Edonor sar daiteke bi atal hauetan. Hiritarrek ez dute behar sinadura digitalik, sarbide-gakorik edo pasa-hitzik.

Aldiz, ondorengo atalean derrigorrezkoa izango da identifikazio sistema bat edukitzea:
Internet bidez izapidetzea Eskaera telematikoki izapidetzeko, hau da, internet bidez eta udaletxera joan beharrik izan gabe, Udalak eskaintzen duen zerbitzua da.

Horretarako:

1. Zure burua identifikatu behar duzu udalak onartzen dituen identifikazio-sistemen bidez.
2. Espediente mota hautatu ondoren, Internet bidez Izapidetu testuan klik egin eta pantailan agertzen zaizkizun eremuak bete beharko dituzu: gaia, titularraren datuak, espedientearen kokapena...
3. Zenbait eremu betetzea nahitaezkoa da: eremu horiek betetzea beharrezkoa da, betetzen ez badituzu eskaera ezingo baita tramitatu.
4. Formularioa bete ondoren sakatu Onartu.
5. Prozedurak hala eskatzen duelako aurkeztu behar duzun dokumentazioa eta egoki deritzozun beste edozein fitxategi atxiki dezakezu.


Informazio gehiago
hhz-Herritarren Harrera Zerbitzua
Udaletxea (1. solairua)
Gudarien plaza, z/g 20170 Hernani
Tel.: 943 337000– Faxa: 943 552696
e-posta: hhz@hernani.net

IZAPIDEEN, GESTIOEN eta ZERBITZUEN KATALOGOA
ERREGISTROA Udalari dokumentu bat igortzea; Eskaerak egitea; Nire izenean dauden sarreren eta irteeren kontsultak ERROLDA Nola erroldatu edo erroldatik atera; erroldatze eta elkarbizitzako ziurtagiriak; etxebizitzan bizi direnen kontsulta; azken urteetako errolda-mugimenduen kontsulta;
EUSKARA Diru-laguntzak: euskara ikasteko, errotuluak euskaraz jartzeko, gurasoentzako, etab. Itzulpen zerbitzua ELKARTEAK Udal erregistroan izena ematea; aretoen erabilera; diru-laguntzak;
SALTOKIAK-DENDAK Mahai eta aulkiekin bide publikoa okupatzea; diru-laguntzak; pasabidea eskatu; OBRAK Obra baimenak eskatzea; bitarteko lagungarriak ipintzeko baimenak (kontainerrak, garabiak, etab.); hirigintz kontsultak
IBILGAILUAK Ibilgailuen zergaren kopiak eskuratzea; isunen kontsulta (eta ordainketa); alegazioak; ZERGA BULEGOA ETA ARLO EKONOMIKOA Ondasunen ziurtagiriak, zergadunen dautak aldatzea, ordainketen helbideraketa, gainbalioak, ibilgailuen altak, salbuespenak, hoberiak, etab.

GIZARTE ZERBITZUAK Etxez-etxeko laguntza zerbitzuak

DATUEN BABESA Udalak dituen norberaren datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea; zuzentzeko, atzitzeko edota ezerezteko eskubideak

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F