Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/10/02
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Udaleku irekiak. 

2015eko udaleku irekietan parte hartzeko izen ematea

Noiz: Uztailaren 1etik 24ra (biak barne)

Ordutegia: 09:30-13:00

Norentzat: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat: HH1-LH4 (2011, 2010, 2009, 2008, 2007, 2006 eta 2005ean jaiotakoak)

Prezioa: 95,30 € (hobariak badaude).

Gizarte laguntzak jasotzen dituztenentzat: 9,53 €

Nola ordaindu behar da: Kobraketa guztiak banketxe bidez egingo dira ekainean

Izen ematea:

Epea: apirilaren 13tik 23ra (biak barne)

Dokumentazioa: Eskaera-orria beteta.

*Herriko ikastetxeetan ikasten dutenek ikastetxean bertan eman behar dute izena.

*Herritik kanpoko ikastetxeetan ikasten dutenek Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan- hhz bulegoan eman behar dute izena.

Informazio gehiago jasotzeko: Deitu Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan- hhz bulegora (943. 337000) edo Euskara Zerbitzura (943 337029)


Fitxategiak

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F