Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/03/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Ordainketak online. 

Udal ordainketak modu eroso, erraz eta seguruan egiteko aukera ematen dizu Hernaniko Udalak Zerbitzu telematikoen bidez. Hala, zauden lekuan zaudela, honako hauek ordaindu ahal izango dituzu, aurrez kontsulta egin ondoren:

  • Zergak: Ondasun Higiezinen gaineko Zergak, Jarduera Ekonomikoen gainekoak, Ibilgailuen gainekoak... 
  • Tasak: ur hornidura, zabor bilketa, obra txikien baimenak…
  • Prezio publikoak: badoak, terrazak   Isunak eta zigorrak.

Edo , bestela zuzenean eragin dezakezu zure ordainketa:

Nire Ordainketa

Betebeharrak
  •  Udalak emandako Gako eta Pasahitz bidezko sistema izatea edo sinadura digitala duen txartela (IZENPE, ONA edo NA-e).
  •   Finantza Erakunde Kolaboratzaileetakoren bateko kreditu edo zor txartela izatea, edo horietako online banku zerbitzuaren erabiltzaile izatea (Kutxabank, Banco Guipuzcoano, BBVA, Euskadiko Kutxa, Caja Rural de Navarra, Caixa, Banco Vasconia, Banco de Santander y Banesto).
  • Ordainketa egiteko unean Hernaniko Udalak bidalitako ordainketa jakinarazpena eskura izatea eskatzen diren datuak sartu ahal izateko:Jaulkitzailea eta atzizkia/luzapena – erreferentzia – identifikazioa – kopurua (ordainagiriaren goiko aldeko ezker aldea, barra kodearen ondoan).

 

Eman beharreko pausoak

1.     Zerbitzu telematikoetan sartu tasak/zergak edo isunen atalean eta zure izenean dauden ordainagiriak hautatu. Ordaintzeke dituzun ordainagirietatik hautatu ordaindu nahi dituzunak (gehienez 10). Banan bana edo markatu/desmarkatu denak aukeraren bidez hauta ditzakezu.

2.     Ordainketa hasi testuaren gainean klikatu.

3.     Ordainagiria(k) ordaintzeko prozesuan aurrera jarraitu nahi baduzu, egin klik Ordainketa baieztatu testuaren gainean, eta aplikazioak Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidera eramango zaitu.

4.     Formularioa bete ordainketa jakinarazpenean adierazten diren datu berberekin eta onartu botoia sakatu.

5.     Ziurtatu sartutako datuak zuzenak direla eta onartu botoia sakatu.

6.     Ordainketa egin nahi duzun Finantza Erakunde kolaboratzailea hautatu eta onartu botoia sakatu.

7.     Ordainketa ziurtagiriak: Eragiketa amaitu ondoren, egindako ordainketaren ziurtagiria egingo dizu. Inprimatu edo frogagiri gisa gorde dezakezu.

Segurtasuna eta konfidentzialtasuna

Ordainketa modalitate honek segurtasun eta konfidentzialtasun berme guztiak ditu, eta udal ordainketen transakzioak erosotasunez egiteko aukera ematen dizu.

  • Transakzioak seguruagoak dira, Finantza Erakundeek zure esku jartzen duten inguru seguru batean egiten baitira. Trukatzen den informazioa ez du beste inork ikusiko.
  • Datuak konfidentzialak dira, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen duten lege estaldura duelako zerbitzuak.
  • Erosoa da, egun osoan zehar erabil daitekeen ordainketa modalitatea baita. Horri esker, udaletxera etorri beharra eta ilaran itxaron behar izatea saihesten da.

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F