Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Online 

<span style="font-size: small;"><span style="font-family: Arial;">Online </span></span>
Online

Internet bidezko zerbitzuen bidez denbora aurreztea, joan-etorririk eta paper-konturik egin beharrik ez izatea eta asteko edozein eguneko edozein ordutan zerbitzua eskura izatea lortuko duzu.

ZERBITZU TELEMATIKOAK aukera ematen dizu Hernaniko Udalarekin gestio ugari egiteko etxetik bertatik, zein lanpostutik, edo Udalak hainbat leku publikotan (Herritarren Harrera Zerbitzuan, Udal Liburutegian, KZ Gunea, etab.) jarri dituen sarguneetatik eta, azken batean, munduko edozein tokitatik, Internetekin konektatuta dagoen ordenagailu baten bidez.

  • Zer behar duzu?

ONLINE egin daitezkeen tramiteen eta gestioen zerbitzua erabili ahal izateko zure burua identifikatu behar duzu. Horretarako, Hernaniko Udalak bi identifikazio-sistema onartzen ditu:

imagen_trasparente
imagen_trasparente
1.Gakoa eta pasahitza

Banketxe elektronikoan erabiltzen denaren antzekoa. Gakoa eta pasahitza lortzeko nahikoa da orri honen bukaeran aurkituko duzun ESKAERA-ORRIA eta Kontratu eredua dokumentuak bete eta udaletxean uztea, zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu ofizial batekin (nortasun-agiria, pasaportea, etab.). Derrigorrez zuk zeuk egin beharko duzu tramite hori. Epe laburrean Udalak zure gako eta pasahitza helaraziko dizkizu.

Edo Zerbitzu telematikoak plataforman “zure pasahitza eskatu dezakezu hemen sakatuta” atalaren bidez. Zure eskaera posta elektronikoaren bitartez bidaliko da Hernaniko Udalera. Harremanetan jarriko gara zurekin Zerbitzu Telematikoetan sartzeko izenpetu beharreko kontratua sina dezazun. Sinatu ondoren, bertara sartzeko pasa-hitz bat emango dizugu.

Sinadura digitala duen txartela
Sinadura digitala duen txartela
2. Sinadura digitala duen txartela
  • Txartel digitalek pertsona bat identifikatzen dute internet bidez, eta gainera sinatzeko gaitasuna ere eskaintzen diote, lege-balio berberarekin, eta ziurtasun handiagoz.

  • "Digitalki sinatu" behar duzun bakoitzean, pantailan zure PINa edo Gako Pertsonala sarraraziko dizugu.

Oraingoz erabilgarriak dira:

  1. IZENPE- Eusko Jaurlaritzak igorritako Hiritarren txartela txartela eskatzeko argibideak eta arazoak konpontzeko argibideak.
  2. ONA (Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Andia kalea 13, edota KZ-Guneetan eska dezakezu). txartela eskatzeko argibideak eta arazoak konpontzeko argibideak.
  3. DNI-e (NA berritzerakoan ematen dute): txartela eskatzeko argibideak eta arazoak konpontzeko argibideak.
Txartelen irakurgailuak
Txartelen irakurgailuak

Sinadura digitala duten txartelak erabiltzeko, ordenagailuak txipdun txartela irakurtzeko gailua eduki behar du.

"Txartel irakurgailua" zure ordenagailuaren USB sarrerarekin oso erraz konektatzen den gailua da, sagua bezala.

  • Nola lortuko dut txartel-irakurgailu bat

Nahiz eta puntako ordenagailu guztiek irakurgailu mota hori eduki unitate nagusian edo teklatuan, oraindik ez da ohikoa.
Irakurgailua edozein informatika dendan eros dezakezu. Baita ere internet bidez, Izenpeko on-line dendan
.

Eta Software berezia instalatua eduki behar duzu zure ordenagailuan

Irakurgailuak eta txartelak zure ordenagailuan funtzionatzeko ziurtagiri batzuk eta software berezi bat instalatu behar da, alegia, programa informatiko batzuk. Behar duzun guztia IZENPEren orri honetatikjaitsi dezakezu.

Hernaniko web orriaz gain, zein zerbitzu eskaintzen dit txartel digitala izateak

ONA/IZENPE-Hiritar Txartel Elektronikoak gero eta erakunde gehiagorekin gestioak egiteko aukera ematen dizu: beste udaletxe batzuk, Osakidetza, Foru Ogasuna, Trafikoa, etab.

Hemen aipatuko ditudanak ez dira txartelarekin egin ditzakezun tramite bakarrak, baina bai esanguratsuenetako batzuk:

     

  • Foru Aldundietan:

  •  

  • Gipuzkoatarian
  • PFEZren inguruko tramitazioan
  • Ogasuneko datuen kontsultan
  •  

  • Osakidetzan:

  • Errezeta elektronikoa.
  • Hitzordua eskatzea.
  • Mediku aldaketa eskatzea.
  • Bigarren iritzi medikua eskatzea.
  • Baja epealdien datuak lortzea.
  • Eusko Jaurlaritzan:

  • Kontratazio pleguetan parte hartzea.  
  •  

  • Espainiako estatuan:

  • Gidatzeko karneteko puntuen kontsulta
  • Bizitza laboralaren eta pentsioen kontsulta
  • INEM-eko bulego birtualean sartzeko aukera

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F