Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/06/01
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Zenbait Udal etxebizitza alokairuan esleitzea. 2015. 

<span style="font-size: small;"><span style="font-family: Arial;">Etxebizitza alokairuan</span></span>
Etxebizitza alokairuan

Udalak bere jabetzako zenbait etxebizitza alokairuan esleituko ditu.

Oraingoz bi etxebizitza izango dira, baina hautaketa prozesu honetatik ateratzen den zerrenda erabili ahal izango du aurrerantzean eskura dituen udal etxebizitzak alokairuan esleitzeko ere,  hiru urtez.

Etxebizitza horiek ondorengo ezaugarri eta kokapenak dituzte:

 

Zbkia

Helbidea

Azalera

Gela kopurua

Igogailua

Mugikortasun urriko ezgaitasuna dutenetzat egokituta

1 Oartzu, 1-1C 70m˛ 2 bai ez
2 Larramendi 3-4B + 9 zbkidun trastelekua 76,50 m˛ (+ Trastelekua: 13,50 m2 ) 3 Bai (ez dago kota 0-n) ez

 

Hautaketa prozesua baremazio bidez egingo da (zozketarik gabe): onartu eta baztertuen zerrendak atera ondoren, onartuen eskaerei oinarrietako 7.8 artikuluan ezarritako irizpideen arabera puntuazioa emango zaie, eta etxebizitzak esleituko zaizkie, logela gehien dituztenetatik hasita, puntuaketa handiena lortu duten bizikidetza unitateei. Gainerakoak itxaron zerrendan geratuko dira, lortutako hurrenkeraren arabera.

Etxebizitza hauen hautaketa prozesuan parte hartzeko ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzako ETXEBIDE etxebizitza eskatzaileen errejistroan izena emanda egotea 2014ko abenduaren 15a baino lehen (egun hori barne) eta eskaera Hernaniko Udalean aurkeztea horretarako irekiko den epearen barruan.

Etxebizitza alokairuan
Etxebizitza alokairuan

Pertsonako edo elkarbizitza unitateko eskaera bakarra onartuko da eta ezinezkoa izango da pertsona bera, aldi berean,
elkarbizitza unitate bat baino gehiagoko kide izatea. Kide bat baino gehiagoko elkarbizitza unitateen kasuan, eskarian kide
guztien datuak jaso beharko dira eta guztien informazio egokia eman beharko da, oinarri hauen arabera.

  • Aurkeztu beharreko agiriak: Eskaera-orria
  • Non eskatzen da?
    • Aurrez aurre: hhz –Herritarren harrera zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan).
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00
    • Internet: Zerbitzu Telematikoen bidez izena emateko orria erregistratu dezakezu.
    • *Zerbitzu Telematikoetara sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, ONA eta NA-e) edo Hernaniko Udalak zure esku jarriko duen Gako eta Pasahitz bidezko sistema.
  • Informazioa: Informazioa jasotzeko deitu Hernaniko Udaleko 943 337000 telefono zenbakira edo Informazio gehiago eskuratu dezakezu www.etxebide.info web orrian edo 012 telefonora deituz.

Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda:

  • Interesatuak bidezko jotzen dituzten alegazioak egiteko epea 2016ko urtarrilaren 15an, 19:00 orduetan amaituko da.

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F