Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/01/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Berdintasun Kontseilua 

 Berdintasun kontseiluaren logoa
 Berdintasun kontseiluaren logoa

Azken urteotan, mugimendu feministari esker eta beste emakume askoren ekarpenari esker aurrerapen nabarmenak izan diren arren, oraindik ere asko dago egiteko.  Ingurura begiratuta ikusitakoa baieztatzen dute emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuek, baita lan merkatuaren ingurukoek, etxeko lana eta zainketa lanen banaketari buruzkoek edo partaidetza politikoari eta erabakiak hartzeari buruzko estatistikek.

 Udalak, pertsonengandik hurbilen dagoen administrazio publikoa izanik, erantzunkizun hori bere gain hartuta, 2001 urteko apirilean Berdintasun Arloa sortu zuen.

 Lehen lana, berdintasun arloan interesa eta lan egiteko gogoa zuten herritarren parte hartze organoa martxan jartzea izan zen. Hala arloa sortu eta hilabetera hasi zen Berdintasun Kontseilua martxan. Izatez organu ahokularia izan arren,  ordutik, hilero bilduz, bertan parte hartzen duten emakume zein gizonek proposatutako ekimen eta egitasmoak Berdintasun Arloak bere gain hartu izan ditu eta martxan jarri. Hala izanda, urte guzti hauetan udal Berdintasun Arloak egindako lana ez zen posible izango emakume eta gizon hauen borondatezko lan eta parte hartzerik gabe.

 Interesa duen edonork parte har dezake Kontseiluan. Bilerak hilero izaten dira, 2. astelehenean 17:00etan Plaza Feministan ( Aristizabal 7).


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F