Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Hezkidetza 

Eskola mistoak agertu zirenean, neskek eta mutilek elkarrekin ikasteko aukera izango zutenez, heziketa prozesuan sexuagatik ematen ziren ezberdintasunak desagertu egingo zirela pentsatu zuten askok. Hau oraindik ere bizirik dirauen sinesmena den arren, ikusi da eskoletan ere hainbat espazio eta momentutan maskulinotasunaren eredua nagusitu ohi dela, eta neskek eta mutilek euren identitate osoa garatzeko oztopoak izaten jarraitzen dutela.

Hau hala izanik, Udal Berdintasun Saila sortu zenetik hezkidetza helburu duten hainbat egitasmo eta jarduera jarri dira martxan.

Ikasle, irakasle zein gurasoekin lan egin da urte hauetan.

Azken hiru urtetan, tratu onak eta sexu heziketa uztartzen dituen egitasmoa izan da udalerriko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan martxan izan dena. Hauek dira aurten egitasmo honen helburuak:

 

  1. Harreman onak sustatuz bortizkeriaz, eta bereziki emakumeen aurkakoaz, hausnarketa bultzatu eta aurre egiteko baliabideak eskaini
  2. Pertsonen sexualitate anitza aurkeztea
  3. Maitasun erromantikoa ezbaian jartzea: norbanakoaren mundu emozionala eta bere desiren garrantziaz jabetzea
  4. Ikasleekin landutako eduki eta jarrerak sendotzeko hezkuntza komunitatearekin eta herriko eragileekin elkarlana abiatzea

Horretaz gain, ikasturtean zehar Plax! gazteentzako sexuen aholkularitza zerbitzua izaten da, hileko lehen ostiralean 17:00etatik 20:00etara, Plaza Feministan (Aristizabal 7, behea).

Hezkidetza eta espazioaren gaineko ikerketa eta baliabide gida

2003 urtean ikastetxe guztietan hezkidetza programa bat jarri zen martxan. Bertan ikasleekin eskola orduetan hezkidetza lantzeaz gain, irakasle eta senideek ere egin zen lan.

Hurrengo ikasturtean Langile ikastetxearen lehen eta bigarren hezkuntzako zentruak hezkidetza eta espazioaren inguruko ikerketa batean parte hartzera animatu ziren. Ikerketa horretan espazioari dagokionez ikasleek hainbat aldaketa proposatu zituzten. Horietako batzuk aurrera eraman ziren, espazio aldetik hainbat hobekuntza eginez.

Ikerketa horretan ateratako hainbat ondoriok gida bat sortzeko ideia ekarri zuten. Hala sortu zen “Berdintasuneko Jolastokia: hezkidetzaren eta espazioaren gaineko baliabideen gida”.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F