Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/02/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Martxoak 8 

<span style="font-size: small;"><span style="font-family: Arial;">Martxoak 8 2016. urteko kartela</span></span>
(Irudia haunditzeko sakatu gainean)
Martxoak 8 2016. urteko kartela

1910ean Copenhaguen ospatu zen Emakume Sozialisten Nazioarteko Bigarren Batzarra. Bertan Clara Zetkinek, Alemaniako emakume mugimenduaren aitzindarietako bat, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzea proposatu zuen. Egun hori lehen aldiz 1911ko martxoaren 19an ospatu zen Dinamarka, Suezia, Alemania eta Austrian. Hurrengo urtetan data ezberdinetan ospatu zen, harik eta 1914an eguna martxoaren 8a izango zela adostu zuten arte. Hala ere 1977 urtetik da Martxoaren 8a ofizialki Emakumeen Nazioarteko Eguna.  

Mugimendu feministak urtetan egun hau probextu izan du, kalera bere aldarrikapenak ateratzeko eta urtean zehar lantzen dituen hainbat gairekiko sentsibilizazio ekintzak antolatzeko. Erakundeek ere hainbat jarduera antolatzen dituzte azken urtetan.

Hernanin Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak elkarlanean urtero antolatu izan ditu  hainbat ekintza, egun horren bueltan.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F