Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/04/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Gizonekin elkarlana 

Azken urtetan emakume eta gizonezkoen rolak zalantzan jarri dituzten gizon-taldeak sortu dira han hemenka,  gizonezkoek sexismoarekiko duten zeregina eta berdintasunezkoak diren harremanak aldarrikatzen dituztenak.

 Hernanin 2006. urtean "Izan gizon: egin aurre sexismoari" tailerra jarri zen martxan. Tailer honen helburuak hauek ziren:

  1. Eredu maskulino tradizionala eztabaidatzea eta eredu horrek gizonezko zein emakumezkoentzat dituen ondorioak aztertzea.
  2. Gizonezkoek sexismoaren barruan eta sexismoari aurre egiterakoan duten zereginari buruz hausnartzea.
  3. Harreman igualitarioagoak, bai euren artean eta baita emakumeekiko ere, nahi dituzten gizonen arteko elkartrukaketarako esparrua eskaintzea.

Tailer honen ondotik gizon talde bat ere sortu da herrian. Hilean behin biltzen da, asteazkenez, 19:00etatik 21:30era Plaza Feministan ( Aristizabal 7).  Inork informazio gehiago nahi badu jar dadila Udaleko Berdintasun Sailarekin  harremanetan.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F