Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Zuzenketak eta itzulpenak 

Gaztelaniazko testuak itzultzen ditugu euskarara eta euskarazkoak zuzendu ere bai.

Buruntzaldeko Udalek herriko komertzio, ostalaritza eta elkarte guztiei zuzendutako itzulpen zerbitzua jarri du.

Nolanahi ere, zerbitzua jasotzeko honako baldintza hau bete behar da, nahitaez: testua jendeaurrean jartzeko edo bezeroekin harremanetan jartzeko erabiltzea. Beraz, aurrerantzean, gogoan izan jendaurrean jarri beharreko testuak (oharrak, ohar komertzialak, jakinarazpenak...) hementxe bertan euskaratu ahal izango dituzula. Zure bezero askok eskertuko dute.

Nori eskaintzen diogu zerbitzua:
  • Herriko establezimenduei (oharrak, gutunak, menuak, prezio-zerrendak...)
  • Herriko elkarteei (kirol elkarteak, kulturakoak, gastronomikoak…)
  • Herriko enpresei (faktura-ereduak, gutunak, errotuluak...).
Testuaren gehienezko tamaina: 3 orrialde inguru.

Udal bakoitzak baditu, nolanahi ere, bere baldintza propioak, epe, tamaina eta testu motei dagokienean. Komeni da, beraz, nork bere udalean ere informazioa eskatzea.

Harremanetarako

euskara@hernani.net


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F