Fecha actualización:
• Azken eguneratzea: 2016/07/01
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

Udal artxiboa

Hernaniko Udal Artxiboa
Hernaniko Udal Artxiboa
imagen_trasparente
imagen_trasparente
Edukia
• Edukia. Dokumentazioa Erdi Aroaz geroztik (XIV-XV. mendez geroztik) gordetzen bada ere, XIX. mende amaieran eta XX.ean osatzen joan zen, gaur egun arteko jarraikortasuna emanez.
• Onarpen-modua. Erakundean sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez. Urtean gehitzen den dokumentazio kopurua aldakorra da, udal departamentu desberdinetatik egiten diren transferentzien erritmoaren arabera.
• Antolaketa. 1945. urte arteko agiriak Serapio Mujikaren sailkapen-koadroaren arabera antolatuta daude. Ondorengo agiriak, berriz, Euskal Herriko Udal Artxiboetarako egindako Udal Funtsen Sailkapen-taularen arabera (koadro hau Udalaren premietara egokituta dago).
Hernaniko Udal Artxiboa
Hernaniko Udal Artxiboa
Artxibora sartzeko eta erabiltzeko baldintzak
• Sartzeko baldintzak. Izaera publikokoa izanez, sarrera librea da.
• Erreprodukziorako baldintzak. Agiriak erreproduzitzea librea da, Euskal Ondare Kulturalari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legean eta indarrean dagoen gainerako legerian aurreikusitako murrizpenekin.
• Dokumentuen hizkuntza / idazkera. Espainiera eta Euskara (bi hizkuntzazkoa).
• Deskribapen-tresnak. Dokumentazio historikoari dagokionez "Índice de documentos del Archivo Municipal de la Villa de Hernani" (Fausto Arocena, Donostia, 1976) argitalpena. Dokumentazio guztia ("historikoa" eta 1945. urtetik ondorengoa, 1427-...) artxibo osorako programa informatikoen bitartez kudeatzen da, etengabe eguneratzen ari den inbentario informatizatu baten bidez.
Agiria
Agiria
Loturiko dokumentazioa
• Dokumentazio osagarria beste Artxibo Zerbitzu batzuetan (Gipuzkoako Artxibo Nagusia, Tolosa; Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, Oñati; Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa, Donostia...) aurki daiteke.
• Kaparetasunen fondoa Gipuzkoako Artxibo Nagusian dago gordailuan.
Oharrak
• Lasarte-Oriako egungo udalerriari dagokion dokumentazioa (1986 arte).
• Udalaren argazki-fondoa. Funtsa irekia da, eta argazki asko digitalizatuta daude.
• Udalaren dokumentazio historikoaren errefentziak (...-1945) kontsultatzeko: Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala-Dokuklik.

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F