Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Nortzuk gara 

Hernaniko euskaltegi publikoa gara, Hernaniko udalaren zerbitzua, helduei euskara irakasteko ikastaroak eskaintzen dituena.

1991n sortu ginen eta urte askotako esperientzia duten irakasleek osatzen dute taldea. Beraz, esperientzia handia dute eskolak ematen, baita material didaktikoak sortu eta egokitzen ere. Euskaltegiko irakasleek hainbat material argitaratu dituzte aurrez aurre edo online erabiltzeko, oro har, HABErekin lankidetzan.

Karobieta 63an aurkituko gaituzu. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu telefono honetara: 943 331 896; edo idatzi helbide honetara: euskaltegi@hernani.net


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F