Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Nolakoak dira gure eskolak? 

  • Hizkuntza erabili ikasten dugu: hitz eginez, irakurriz, entzunez, idatziz..
  • Eskolan kalean egiten ditugun gauzen antzekoak egiten ditugu: okindegian ogia eskatu eta ordaindu, udaletxean eskari bat egin, eskolako oharra irakurri, telebistako albisteak ikusi.
  • Gramatikari eta hiztegiari erreparatzen diogu, baina gauzak esateko, ulertzeko, idazteko.behar dituzun neurrian. Ez dituzu buruz ikasiko.
  • Taldeak txikiak izaten dira 10 bat ikasle batez beste, mailaren arabera banatuak.
  • Ikasle bakoitzari banakako jarraipena egiten dio irakasleak eta uneoro ematen dio hobetzeko eta aurrera egiteko laguntza: tutoretzen bidez, elkarrizketa bidez, txostenen bidez... Banakako ebaluazioa eta tutoretzak izango dituzu nahiz taldean ari bazara, nahiz autoikaskuntzan ari bazara.
  • Eskolak emango dizkizuten irakasleak profesional kualifikatuak dira: esperientzia handia dute euskararen irakaskuntzan, formazio jarraitua jaso dute urte horietan guztietan zehar eta denek dute diplomatura edo lizentziaturaren bat, baita 4. hizkuntz eskakizuna ere.

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F