Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2016/09/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Eskaintza 

 

Aurrez aurre

  • Astean 5 ordu
  • Euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu familian, lagunekin, erakundeekin... erabiltzeko; lanerako behar baduzu edo tituluren bat lortu; baina ezin baduzu egunero-egunero euskaltegira etorri. Hau da zure ikastaroa.
  • Modulu honetan astean 2 egunetan etorriko beharko duzu euskaltegira eta 2 ordu eta erdiko saioak izaten dira egunean.

Matrikula eta diru-laguntzak

Zenbatekoa izango da diru-laguntza

  • Baldintza betetzen dituen edozein ikasleri: ordaindutako matrikularen %70
  • Goiko kasuan: 137,05 €, 82,20 € edo 68,52 € kostako zaizu ikastaroa aukeratu duzun moduluaren arabera
  • Langabetuei, ikasleei, erretiratuei eta desgaitasunen bat duen pertsonei: ordaindutako matrikularen %90
  • Goiko kasuan: 45,69 €, 27,40 € edo 22,84 € kostako zaizu ikastaroa aukeratu duzun moduluaren arabera

Noiz eta non eskatu behar da diru-laguntza

  • Urtarrilean
  • Udal Euskaltegian bertan

Noiz ordainduko da diru-laguntza:

Bi epetan ordainduko da:

  • %50 ikastaro erdian: urtarrilean.
  • Beste erdia ikastaro amaieran: uztailean

Azterketa ofizialak

  • HABE
  • A1, A2, B1, B2, C1 (= EGA) edo C2 atera daitezke. Udal euskaltegiak ez du C2-rako prestatzen.
  • A1 eta A2: Euskaltegiak berak aitortzen ditu.

B1 eta B2: Bi deialdi daude:

Udaberrian itxia:

  • Euskaltegiren batean matrikulatuta dauden ikasleek egin dezakete.
  • Euskaltegian maila lortu behar dute aurkeztu ahal izateko.

Udazkenean irekia: edonork egin dezake.

C1:

Bi deialdi: udaberrian eta udazkenean.

Biak itxiak:

  • Euskaltegiren batean matrikulatuta dauden ikasleek egin dezakete.
  • Euskaltegian maila lortu behar dute aurkeztu ahal izateko.

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F