Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Mailak 

HABEren curriculumak 6 mailatan banatzen du euskara ikasteko prozesua, Europako Erreferentzia Markoarekin bat. Euskaltegiko eskaintza kurrikularra ere maila horietan banatuta dago, C2 (maila esepzializatua) eskaintzen ez badugu ere. Beraz, 5 maila ditugu:

  • A1

Hauxe izango da euskaraz ikasteko lehen pausoa. Amaitutakoan gai izango zara eguneroko harremanetan beharrezkoak diren hitzak eta esaldi sinpleak ulertzeko eta erabiltzeko, baldin eta solaskideak argi eta mantso hitz egiten badizu. Gai izango zara, era berean, eguneroko premien gainean oinarrizko galderak eta oharrak ulertzeko eta egiteko, eta egindako galderei erantzuteko, labur bada ere: ordutegiak, prezioak...

 

  • A2 

Maila hau eginez gero, euskara oinarrizko mailan erabiliko duzu. Amaitutakoan gai izango zara senideei, lagunei, lankideei deskribapen eta azalpen errazak eman eta ulertzeko, baita informazioa trukatzeko ere, ondo ezagutzen diren gaiak baldin badira: zure familiari, erosketei, lekuei, lanbideei... buruz.

 

  • B1 

Maila eginez gero, eguneroko solasaldi arruntenak euskaraz egiteko gai izango zara. Amaitutakoan gai izango zara senideekin, lagunekin, lankideekin eguneroko gai arruntei buruz aritzeko, informazioa eskatu eta emateko, instrukzioak emateko, kontatzeko eta iritzia emateko. Baita administrazioan, banketxeetan... behar dituzun tramite arruntak egiteko ere.

 

  • B2 

Maila hau eginez gero, gai izango zara ezagun, zein ezezagunekin, baita euskaldun zaharrekin ere, gai orokorren gainean hitz egiteko, eztabaidatzeko, iritzia emateko.... modu informalean. Baita hedabideetako testu gehienak ulertzeko ere bai ahozkoak, bai idatzizkoak. Lantokian ere gai izango zara zure arloko gaiez azalpenak, argibideak... emateko eta jasotzeko, eztabaidetan parte hartzeko...

  • C1

Maila hau eginez gero, gai izango zara ezagunekin, zein ezezagunekin edozein gairi buruz hitz egiteko, iritzia emateko, eztabaidetan parte hartzeko, azalpenak emateko.... bai lagunartean, bai lan esparruan edo komunikabideetan. Baita modu formalean ere. Ez duzu arazorik izango edozein testu ulertzeko, ez bada ezaguna ez duzun gai bateko testu espezializatua.

 


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F