Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Matrikula eta diru-laguntzak 

Udal euskaltegiak erraztasunak eskaintzen dizkizu matrikula ordaintzeko: matrikularen kopurua hiru epetan ordaintzeko aukera izango duzu. Lehen epea urrian kobratuko dizu zuk euskaltegiari emandako kontu korrontetik, bigarrena abenduan eta hirugarrena otsailean. Dena den, ikastaro amaieran ordaindutako kopururik handiena berreskuratzerik izango duzu diru-laguntzen bidez.

Matrikula

Nor matrikula daiteke?

  • 16 urtetik gorako edonor
  • Ez du zertan Hernaniko izan. Inguruko herrietako ikasle asko ditugu: Urnieta, Astigarraga, Donostia, Andoain...

Noiz?

  • Matrikula-epea irailean irekitzen da.
  • Urritik aurrera matrikulatu daiteke, baina dauden plaza hutsak betetzeko. 

Non?

  • Aurrez aurre: Hernaniko Udal Euskaltegira etorrita: karobieta, 63
  • Online. 

2014-15 ikasturteko prezioak

  • 10 ordu astean edo autoikaskuntza: 456,85 €
  • 6 ordu astean: 274 €
  • 5 ordu astean 228,42 €

Ordainketa

  • Helbideratu egingo da eta ikaslearen kontu korrontetik kobratuko du udalak.
  • Matrikula hiru zatitan kobratuko zaio ikasleari: urrian, abenduan eta otsailean.
  • Behin izena emanda, ikasturte osoa ordaindu beharko du ikasleak, nahiz BAJA izan
  • BAJA izan den ikasleak ez du diru-laguntza galduko.
Diru-laguntzak:

 

Nork eskura dezake diru-laguntza:

  • Edonork hurrengo puntuko baldintzak betez gero.
  • Ikaslea ikasturtean zehar BAJA izan bada ere, eskuratuko du diru-laguntza, baldin beheko baldintzak betetzen baditu.
  • Diru-laguntza eskuratzeko aintzat hartuko den asistentzia izango da ikaslea euskaltegian ALTA izan denetik, BAJA izango dela jakinarazi duen artekoa.
  • Hernanin erroldatuta ez dagoen ikasleak erroldatuta dagoen herrian eskuratu ahal izango du diru-laguntza, han eskatzen dituzten baldintzak betez gero. Komeni da erroldatuta zauden udalean informazioa eskatzea.

 

Diru-laguntza eskuratzeko baldintzak Hernaniko ikasleentzat

  • Hernanin erroldatuta egotea
  • Zorretan ez egotea Udalarekin
  • Ikastaldian zehar, gutxienez, %85eko asistentzia egiaztatzea
  • Maila bakoitzari dagozkion azterketa guztiak egitea
  • Ikastaldiaren matrikula ezarritako epeen barruan ordaintzea

Zenbatekoa izango da diru-laguntza

  • Baldintza betetzen dituen edozein ikasleri: ordaindutako matrikularen %65
  • 159,9 €, 95,9 € edo 79,98 € kostako zaizu ikastaroa aukeratu duzun moduluaren arabera
  • Langabetuei, ikasleei, erretiratuei eta desgaitasunen bat duen pertsonei: ordaindutako matrikularen %85
  • 68,53 €, 41,1 € edo 34,27 € kostako zaizu ikastaroa aukeratu duzun moduluaren arabera

Noiz eta non eskatu behar da diru-laguntza

  • Ikastaro amaieran: ekainean
  • Udal Euskaltegian bertan

Noiz ordainduko da diru-laguntza:

  • Bi epetan ordainduko da:
    • Erdia ikastaro amaieran.
    • Beste erdia urrian

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F