Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2014/12/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Azterketa ofizialak 

Euskaltegiak aurkeztu nahi duzun edozein azterketa ofizial prestatzen lagunduko dizu.

HABE

  • Euskaltegiren batean matrikulatuta dauden ikasleek egin dezakete.
  • Euskaltegian maila lortu behar dute aurkeztu ahal izateko.
  • B1, B2, C1 (= EGA) edo C2 atera daitezke. Udal euskaltegiak ez du C2-rako prestatzen.

IVAP

  • Administrazioko langileek edo administrazioko posturen batera aurkeztuko direnek har dezakete parte.
  • PL1 (=B1), PL2 (=B2), PL3 (=C1) edo PL4 (C2) atera daitezke

EGA

  • 17 urtetik gorako edonork har dezake parte.
  • Deialdi librea da.

Hizkuntza eskola ofiziala

  • 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.
  • Deialdi librea da.
  • B1 eta B2 mailak atera daitezke. 

Baliokidetza:

  • Gaur egun edozein azterketa eginda ere, tituluak homologatuak daude:
    • HABEren 1. maila = PL1 = B1
    • HABEren 2. maila = PL2 = B2
    • HABEren 3. maila = PL3 = EGA = C1
    • HABEren 4. maila = PL4 = C2

| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F