Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/04/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Plaza Feminista 

<span style="font-size: small;"><span style="font-family: Arial;">Plaza Feminista </span></span>
Plaza Feminista

Plaza feminista Aristizabal kalean kokatuta dagoen udal eraikina da. Bi espazio bereizgarri ditu: batean, berdintasun teknikariak daude. Bertan, Udal Berdintasun, Kulturartekotasun eta Lankidetza Arloak kokatzen dira. Eta bestea berdintasunaren alde eta ikuspegi feminista batetik, herrian lan egiten duten hainbat eragilek erabiltzen dute euren jarduera eta ekimenetarako. Besteak beste, Berdintasun Kontseiluak, Bilgune Feministak, Gizon Taldeak, Plax! gazteentzako aholkularitza zerbitzuak, Emakumeentzako Jabetze Eskolak…

Hain zuzen ere, plaza feministak, ildo honetan jarduten duen mugimendu ororen erdigune izan nahi du, gai hauetan erreferentzia puntu bilakatuz eta elkarren arteko sareak osatzeko aukera emanaz. Hernanin aspalditik zegoen horrelako espazio propio bat izatearen beharra; honen harira, espazio hau jabetzeko balioko duen tresna izatea nahi dugu, gune politiko bat bilakatuz: aliantzak konpartitzeko, espazioa komunean jartzeko eta esperientziak partekatzeko gunea.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F