Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2015/04/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Hernani

?

Andrekalea 

<span style="font-size: small;"><span style="font-family: Arial;">Andrekalea kartela</span></span>
Andrekalea kartela

“Andrekalea” 1896- 1900 urte bitartean izen ofizial izan zen Hernanin “Urumea” izenarekin batera. Ondoren Urumea izena jartzea adostu zen, eta azkenik 1927an “Padre Cardaveraz” izena eman zitzaion kaleari.

Hernaniko Berdintasun Kontseiluak urteak eman ditu “Andrekale” izena errekuperatze lanetan. Hernaniko kale eta plaza izendegia ere aztertu da eta hauxe ondorioa: 80 kale eta plazetatik, gizon izena duten 24 kale eta plaza daude (pertsona zehatzak, izen abizen propioekin). Aldiz, 5 kale eta plazek dute izen femenino bat, elizarekin lotuak denak (ez dute emakume izen konkreturik, denak amabirjinak edota santak dira).
Erreferentzia gisa erabiltzen ditugun neurrian, kale eta plaza hauen garrantzia ukaezina da; nolabait “garrantzitsutzat jotzen ditugunen” isla baitira, eta sinbolikoki ere garrantzia hartzen dute. Teresa del Valle antropologoak kale izendegia eta memoriaren garrantzia azpimarratzen ditu. Bere aburuz: “Memoria da gizarte batek garrantzitsu jotzen duena eta datozen belaunaldiei transmititu nahi diena; kale zienak, monumentuak eta artearen errepresentazioak hiri batean oso garrantzitsuak dira memoria sortzen dutelako eta adierazten dutelako gizarte batzuk garrantzitsu jotzen dituenak”.

Hori dela eta, Berdintasun Kontseilutik ezinbestekotzat jo izan da, “Andrekale” izenaren berreskuratzea, izen aldaketa honekin emakumeek Hernaniko herrian izan duten presentzia aitortu eta hauei merezitako aitortza egiten zaiolako, eta nolabait, orain arte egindako injustiziarekin bukatzeko bidea jartzen duelako.

2014ko uztailean onartu zuen Udalbatzak aho batez, izen aldaketa eta kalearen inaugurazioa 2015eko otsailaren 21ean egin zen.


| Gudarien plaza, 1 - (20120). Telefonoa:943 337000 | © Hernaniko Udala. IFK P2004300F